XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Georges Mounin hizkuntzalariak izen egokia aurkitu du aro honentzat:
Abraham Cowleyren ideiak aski eragingarriak izan ziren itzulpenean askatasun kontzientezko bidetik jo nahi zutenentzat.
Pindaroren Odak itzuli zituelarik,
1680an, Drydenek ez zuen ontzat eman Cowleyren itzulkera eta
Drydenentzat hiru itzulpen mota zeuden: metafrasea edo hitzez-hitzezkoa edo lerroz-lerrokoa; parafrasea edo autoreak esana arretaz kontutan hartzen duena baina ez hitzez-hitz zentzuz baizik eta imitazioa edo itzultzaileak hitzak ezezik zentzua bera ere aldatzeko askatasuna bere gain hartzen duenekoa.
Drydenek berak parafrasea proposatzen zuen itzulpen egokitzat, beste biak itzuri beharreko mutur gisa ikusten zituelarik.
Alexander Popek, 1715ean, bide beretsuari heldu zion eta hitzez-hitzezko itzulpena nekez izan zitekeela jatorrizkoaren ordain bikaina aitortzen zuen.
Berrogeitamar urte geroago Batteux frantsesa zuhurrago agertzen da hitzezkotasuna kondenatzean eta berak proposaturiko
Batteuxek ez zituen baztertzen aldaketak beharrezko zirenean baina arreta handiz jokatzen zuen forma birsortzeari zegokionean.
Alemanian antzeko garapena gertatu zen, Herder eta Schlegelen itzulpenetan ikus daitekeenez.